Astelenak pilota egokituaren Espainiako txapelketaren bigarren finaletako txartelak banatu zituen

Astelenak pilota egokituaren Espainiako txapelketaren bigarren finaletako txartelak banatu zituen
2022/12/13 12:11
eta kitto!
Domekan gure Pilotaren Katedrala pilota egokituak azken urteotan egin duen aurrerakadaren lekuko izan zen, bost probintziatako 42 parte-hartzailek euren onena eman zuten bitartean giro berezia bizi izan zen jardunaldian. Erroberako aulkietan jokatu zuten 12 kirolarirekin batera, lehen mailako 16 eta hastapen mailako beste 14 izan ziren parte hartzen aipatutako jardunaldian. Ezgaitasun intelektuala zutenek goizez jokatu zuten eta arratsaldez ezgaitasun fisikoa zutenen txanda izan zen. Goizeko saioan Leire Esnalek eta Eneko Sagarmendik osatutako bikoteak (iaz ere finalean izan ziren) eta Mikel Vegak eta Joseba Altunak osatutakoak lortu zuten datorren domekan Iruñean jokatuko den finalerako txartela. Eta erroberadun aulkietan jokatutako partiduetan, Beñat Lizasok eta Gaizka Fernandezek Joseba Lasa eta Edorta de Anta izango dute aurrez aurre Nafarroako hiriburuko finalean