Astelenako pilota jaialdia ordu erdi geroago hasiko da domekan

Astelenako pilota jaialdia ordu erdi geroago hasiko da domekan
2019/05/17 eta kitto!
Aspe enpresak antolatutako pilota jaialdia 17:30ean hasiko da, ohikoa den hasiera ordua baino ordu erdi geroago, Ipuruan Eibar-Bartzelona foball partidua ere jokatzekoa delako aurretik. Horrela, Aspekoek aukera eman nahi diete zaletuei ekitaldi bietan izateko. Jaialdiko partidu nagusian buruz-buruko txapelketa nagusiko finalerdia izango da jokoan Irribarria eta Elezkano aurrelarien artean. Aurretik, binakakoa jokatuko da Altuna-Tolosa eta Jaka-Martija bikoteen artean eta, jaialdia amaitzeko, hirugarren norgehiagokan Mendizabal III/Oier Etxeberria eta Zabala/Ruiz bikoteek neurtuko dituzte indarrak.