Atxabalpeko 2. zelaiko soropila berritzeko lanak abian dira

Atxabalpeko 2. zelaiko soropila berritzeko lanak abian dira
2022/04/06 eta kitto!
Eibarrek gaur hasi ditu Atxabalpeko 2. zelaiko berdegunea berritzeko lanak. Langileak, hasiera batean, egungo soropila kentzen ari dira. Ondoren, lurra prestatzeko lanak egingo dira eta soropil berria ereingo da. Zelai hau berriro erabilgarri egongo da datorren denboraldi-aurrean. Ordutik aurrera, lehen taldearen entrenamenduak Atxabalpeko 1. zelaian, Ipuruan eta Ipuruako Anexoan banatuko dira.