Atzoko ospakizunaren argazki albuma osatzen hasi gara

Atzoko ospakizunaren argazki albuma osatzen hasi gara
2013/07/02 eta kitto!

Bart aurreratu genuen moduan, atzo Eibar K.E.-ko jokalariei Eibarren egindako harreran eta ospakizunetan atera genituen argazkiak interneten zintzilikatzen hasi gara. Untzagako harrerako 126 erretraturekin albuma osatu eta Facebook-eko gure orrira igo ditugu, nahi duen guztiak ikusteko moduan. Egunean zehar Estaziñuan, Arraten eta beste toki batzuetan hartutako irudiak gehitzen joango gara album horretan bertan.