Avia Eibar Rugby Taldeak eskura du mailaz igotzea

Avia Eibar Rugby Taldeak eskura du mailaz igotzea
2019/01/21 eta kitto!
Avia Eibar Rugby Taldeko neskek denboraldiko neurketa garrantzitsuena izan zuten atzo Getxon, ligako liderraren aurka, eta 0-21 irabazi zuten nagusitasun osoz. Nerea Garciak (40. minutuan), Asmae Ourdik (54. minutuan) eta Amaiur Mayok (59. minutuan) lortutako entseguei eta Amy Williamsek egindako hiru transformazioei esker gailendu ziren eibartarrak, eta biziki ospatu zuten Getxora joan ziren zaletu armaginek.

Emaitza honekin eibartarrak getxoztarrengandik puntu batera geratu dira sailkapenean liga amaitzeko partidu baten faltan, baina azken partiduan bizkaitarrek atsedena hartuko dutenez, eibartarrek eskura daukate liga irabaztea eta Ohorezko B Mailan jokatzea. Cristina Guntinen neskek Hernani jasoko dute Unben asteburu honetako partidu erabakigarrian.

 

Argazkia: Avia Eibar Rugby Taldea.