Avia Eibar Rugbyko taldeak lehiara itzuliko dira berriz domekan

Avia Eibar Rugbyko taldeak lehiara itzuliko dira berriz domekan
2021/01/08 eta kitto!
Avia Eibar Rugbyko bi talde nagusiek, gaur egun jokatu ahal duten bakarrek, egun eta ordu berean ekingo diote berriro lehiaketari: domekako eguerdiko 12:00etan hasiko dituzte euren partiduak.

Emakumezkoen kasuan, euren debuta izango da Unben gorengo mailaren partidu batean; aurkaria, bestalde, Majadahonda izango da, izen handiko Madrilgo taldea. Liderra da lehen jardunaldian eibartarrek ondo ezagutzen duten Les Abellesi 72-5 irabazi eta gero.

Gizonezkoen taldeak une berean Ourensen izango du norgehiagoka, bertako Campus Ourense aurkari dutela; partidu zaila izango da.

Aurrekoez gain, errugbiko emakumezkoen bigarren taldeak Euskal Ligari ekingo dio hemendik gutxira. Sasoi batean taldea osatzeko zailtasunak izaten baziren ere, askotan beste herrietako klubekin batzera derrigortuta egoteraino, azken aldian guztiz kontrakoa gertatu da gurean eta errugbiarekiko zaletasuna asko igo da Eibarko emakumezkoen artean. Horrela, Ohorezko A mailako Iberdrola Ligan jokatzen duen taldearekin batera, Avia Eibar Rugbyko bigarren taldeak dagoeneko hogei fitxa ditu.

Euskal Ligakoak hamar jardunaldi izango dira eta jarraian Rugby VII-ko Torneoa jokatuko dute