Avia Eibar Saskibaloiak kiroldegian jokatuko du berriro

Avia Eibar Saskibaloiak kiroldegian jokatuko du berriro
2020/10/16 eta kitto!
Saskibaloiko gure herriko lehen taldeak bigarren asteburuan jarraian jokatuko du Ipurua kiroldegian. Oraingo honetan Bergara-Soraluze taldea izango du aurkari; baina, hori bai, kanpotar gisa jokatuko du eta, bigarren itzulian, Bergarako pistan jokatzen dutenean, eibartarrak izango dira etxeko taldea. Partidua, betiko moduan, bihar arratsaldeko 18:15ean hasiko da. Aurreko asteburuan eibartarrek 62-57 irabazi zioten Alde Zaharra Casa de la Rioja taldeari Ipuruan bertan.