Azken unean Malagak sartutako golarekin 1-1 amaitu da neurketa Ipuruan

Azken unean Malagak sartutako golarekin 1-1 amaitu da neurketa Ipuruan
2012/12/18 00:00
eta kitto!

Amaitu da Ipuruan Eibar eta Malaga taldeen arteko norgehiagoka, markagailua 1-1. Eibartarrak aurretik joan dira, bigarren zatian 73. minutuan Añibarrok egin duen golari esker, baina azken unean, 93. minutuan Malagak markagailuan berdinketa eskuratu du Oneyewuk sartutakoarekin. Horrela, gol banarekin berdinduta amaitu da gaur eibarren jokatutako Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidua. Bueltako partidua Malagan jokatuko da urtarrilaren 8an.