Bar Txokok JMR Tankemans-i 7-2 irabazitako partiduak asko argitu du foball-zaletuaren ligako sailkapena

Bar Txokok JMR Tankemans-i 7-2 irabazitako partiduak asko argitu du foball-zaletuaren ligako sailkapena
2023/01/30 12:35
eta kitto!
Asteburuan jokatutako Liga txapelketa horretako 15. jardunaldian aipatutako partidu horretan Bar Txokok erakutsitako nagusitasunak beste aurkari bat atzean lagatzea ekarri du, liderra bere postuan sendotzeko balio izan duen neurri berean. Horrela, Bar Txokok bost puntuko aldea ateratzen dio Garajes Garciari (azken hau larri ibili zen Bar Banakari 2-1 irabazteko), sei Arahi Eraieder taldeari (hau 3-0 nagusitu zitzaion TX4 Fitnessi) eta zortzi atzo egurtu zuen JMR Tankemans-i. Hamar puntura dago America Sport bosgarren sailkatua.

Hurrengo asteburuan jokatu beharreko jardunaldian ez da aldaketa askorik izatea espero, goi aldean dauden taldeek behean daudenak izango dituztelako aurkari. Partiduak honakoak izango dira: zapatuan, 09:00etan hasita, Garajes Garcia vs Gastro Gilda eta Adahi Eraieder vs America Sport, eta 10:30etik aurrera, Feredu Bar EzDok - Bali Center Sports; domekan, bestalde, 09:00etan Bar Txoko vs Bar Banaka neurketa jokatuko da, eta 10:30ean hasita JMR Tankemans vs TX4 Fitness Akats.