Bar Txokok lidergoa kendu dio JMR Tankemans-i foball-zaletuen liga txapelketan

Bar Txokok lidergoa kendu dio JMR Tankemans-i foball-zaletuen liga txapelketan
2023/01/17 eta kitto!
Azken jardunaldiko partidu garrantzitsuenean Adahi Eraieder-ek JMR Tankemans orain arteko liderrari 5-3 irabazi eta gero, asko estutu da sailkapena goiko poztuetan, bost puntuko tartean lau talde daude-eta. Bar Txokok, America Sport-i 2-0 irabazita, lider berria dugu 31 punturekin; orain JMR Tankemans bigarren da, bi puntura, eta Adahi eta Garajes Garcia ere txapela lortzeko borroka horretan daude sartuta, 27 eta 26 punturekin hurrenez hurren. Goiko alde horri begiratuta, interes handia izango du baita hurrengo jardunaldian JMR Tankemans eta Garajes Garciaren artean jokatu beharreko norgehiagokak ere.

Goleatzaileen sailkapenari begira, bestalde, Bar Txokoko Muniozek azken jardunaldian lortutako bi golek handitu egin dute bera eta America Sport-eko Robertoren artean zegoen aldea. 19 lortu ditu Muniozek orain arte eta 16rekin jarraitzen du Robertok azken asteburuko euren arteko zuzeneko lehiaren ondoren. Euren atzetik daude Alex eta Markel, horiek ere Txokokoak, 11 golekin.