Barixaku gauean Villarreal B Ipuruan hartzeko lan-saioekin hasi da Eibar KE

Barixaku gauean Villarreal B Ipuruan hartzeko lan-saioekin hasi da Eibar KE
2023/02/21 eta kitto!
2. Mailako Liga SmartBank-en jokatzen duen Eibar KE-k oraingoan barixaku gauean jokatuko du 29. jardunaldian dagokion partidua. Sailkapeneko erdialdean dagoen Villarreal B izango du aurkari, lehen itzulian armaginei ondo irabazi zien taldea.

Hegaletako atzelarien postuak osatzeko arazo handiekin dabiltza eibartarrek, lesio askorekin tartean, eta azken partiduan Imanolek izandako lesio larriak asko gaiztotu du egoera.

Partidu horri begira, atzo atseden hartu bazuten ere, gaurtik etzira arteko lan-saioak izango dituzte jokalariek Atxabalpen: gaur eta bihar 11:30etik aurrera eta etzi, toki berean, baina arratsaldeko 16:15etik aurrera. Barixakuko partidua, bestalde, 21:00etan hasiko da.