Barixakuan Klub Deportiboko pilotarien bi partidu ikusi ahal izango dira Astelenan

Barixakuan Klub Deportiboko pilotarien bi partidu ikusi ahal izango dira Astelenan
2022/01/12 eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketari dagozkion bi partidu jasoko ditu pilota katedralak, biak ere infantil kategoriako 2. mailakoak: hasteko, Eibar 1 taldea osatzen duten Varona eta Azpilikuetak Zestoako Abantzu 2 osatzen duen bikotearen aurka jokatuko dute eta, jarraian, Eibar 2 osatzen duten Urkiaga eta Segurolak Zestoako Abantzu 3 izendatutako bikotea izango dute aurrez aurre.

Eibarko Klub Deportiboko bestelako ordezkariek etxetik kanpo jokatuko dute hurrengo asteburuan. Gure herriko bi bikotek Ataunen borrokatuko dute: Gilek eta Amillategik osatutako alebinetako 2. mailakoak batetik, eta Del Reyk eta Basarasek osatutako infantiletako 3. mailakoak bestetik. Gisasolak eta Araolazak kadeteek osatutako bikoteak, bestalde, Zestoan izango du partidua, Udaberri Eskuz Binakako Txapelketaren barruan. Helduen mailan, azkenik, aurreko astean ekin zioten Udaberri Txapelketaren barruan, Conde eta Azkargorta eibartarrek eskuz binakako neurketa izango dute Alegin bertako bikotearen aurka.