Big Dataren inguruko ekitaldia eskainiko du Ipurua foball zelaian

Big Dataren inguruko ekitaldia eskainiko du Ipurua foball zelaian
2022/01/17 eta kitto!
Eibar KEk Football Data Ipurua Day izeneko ekitaldia eskainiko du urtarrilaren 27an Ipurua foball zelaian, Sports Data Campusekin elkarlanean. Bertan, datuek foballean izan dezaketen erabileraren, eraginaren eta beste hainbat konturen inguruan jardungo dute zenbait adituk.

Izen-ematea doakoa izango da eta gehienez ere 50 pertsonek jarraitu ahal izango dute zuzenean. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, baina izena eman beharko da aurretik.

 

Hitzaldiak eta mahainguruak

Jon Ander Ulazia Eibar KEko kontseilari delegatuak eta David R. Saez Avila Sports Data Campuseko buruak berba egin ondoren, LaLigako Fabio Nevadok Mediacoach plataformaz jardungo du.

Gero, goizeko jardunaldia osatzeko, mahai-inguru bat egingo da, datuak eta teknologia hornitzen dituzten enpresen ordezkariekin: Humanox, Thermohuman, Bepro, Metrica Sports, Eric Sports, Kognia, Stats Perform eta FutbolTek.

Arratsaldeko saioan, Cesar Palacios Eibar KEko Kirol Zuzendariak eta Pablo Sanzol Eibar KEren Datu Analisien Arduradunak datuek foball profesionaleko talde baten duten garrantziaz egingo dute berba.

Eguneko programarekin amaitzeko, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, Sergio Fernandez Alaveseko Kirol Zuzendariak, Miguel Torrecilla Real Zaragozako Kirol Zuzendaria, Miguel Angel Muñoz Huesca KEren analistak, Anselmo Ruiz de Alarcon LaLigako datuen analistak eta Dani Barroso Santanderreko Racing taldeko Big Data sailaren arduradunak mahai-ingurua eskainiko dute.