Bihar 19:00etan pilota jaialdia eta domekan 09:00etan paleta gomazkoa Astelena frontoian

Bihar 19:00etan pilota jaialdia eta domekan 09:00etan paleta gomazkoa Astelena frontoian
2023/03/02 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordekoek antolatuta, bi hitzordu izango ditugu asteburu honetarako ere. Bihar arratsaldekoan, Udaberri Torneoko eskuz binakako txapelketako lehen faseko azkenaurreko jardunaldiaren barruan, jubenil eta senior mailetako partidu banaz gozatu ahal izango dugu. Lehenengoan Ibarra-Caramanzana Eibarko bikoteak Hernaniko Manterola-Azpeitiari egingo dio aurre. Jarraian, senior mailan, Azkargorta-Conde Deporreko bikotea Oñatiko Loiti-Ugarteri irabazten ahaleginduko da. Domeka goizean, bestalde, Udaberri txapelketa paleta gomzako partiduan, Guinea eta Soria Eibarko palistak nor baino nor jardungo dute Errenteriako Aizkorretak eta Izquierdok osatutakoaren aurka.

Klub Deportiboko beste ordezkariek Eibartik kanpo izango dituzte partiduak, Elgoibarko Ikastolan, Urretxuko Ederrenan eta Tolosako Beotibarren.