Bihar arratsaldean jokatuko dute Mecalbe Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek

Bihar arratsaldean jokatuko dute Mecalbe Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek
2022/12/16 eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak 18:00etan du bere hitzordua Zaragozako Alberto Maestro kirol zentroan. Han Imdeam La Jota izango du aurkari, lehen itzulian Ipuruan arazo larririk gabe nagusitu zen taldea. Orain badirudi beste dinamika batean sartuta daudela aragoiarrak, azken lau partiduak galdu dituztelako, eta eibartarrek itxaropentsu ekingo diote neurketari, bi puntuak ekartzeko asmoarekin.

Ordu erdi geroago, 18:30ean, 1. Nazional mailako gizonezkoen taldeak Uharte hartuko dute Ipuruan. Lehen itzuliko azken aurreko neurketa izango da eta eibartarrek lehen sailkatuen arrastoari jarraitzeko asmoarekin jarraitzen dute; hortik jokatuko diren puntuen garrantzia.