Bihurrik lan bikaina egin zuen atzo jokatutako “Izar Berriak” torneoaren finalean

Bihurrik lan bikaina egin zuen atzo jokatutako “Izar Berriak” torneoaren finalean
2022/11/02 09:00
eta kitto!
Hodei Ezpeleta “Bihurri” Eibarko aizkolariak gero eta sendotasun handiagoa dihardu erakusten modalitate horretako goi mailako kirolarien artean dagoela erakutsiz. Oraingoan, Domusantu Egunean Urnietako frontoian jokatutako “Izar Berriak” torneoaren finalean hirugarren postuan amaitu zuen, proba nagusia zen lau kanaerdiko mozteko saioan bigarren amaitu eta gero, Iker Vicente irabazlearen ondoren. Lau finalistek 45 ontzako egurrari egin zioten aurre hasteko, proba motz horretan eibartarra azlena izateko. Jarraian 65 ontzako enborra moztu behar izan zuten eta hor eibartarrak Julen Larrea “Larrea III” harrapatzea lortu zuen. Azkeneko lan luzean, bestalde, Hodeik tartea atera bazion ere aurretik zuen Jokin Urretabizkaia “Basozabal”-i, ezin izan zuen bigarren postua eskuratu. Amaieran Iker Vicente irabazleak 14 minutu eta 18 segundo behar izan zituen lan guztiak egiteko, Basozabalek 24 segundo gehiago, Bihurrik 32 gehiago eta Larrea III-ak minutu eta 19 segundotara amaitu zituen bere lanak. Hilaren amaieran, azaroaren 27an, Bilbon jokatuko den Euskal Federazioko Euskadiko Txapelketa izango du hurrengo erronka Eibarko aizkolariak.