Bikain aritu ziren eibartarrak atzoko Baleazaleen zeharkaldian

Bikain aritu ziren eibartarrak atzoko Baleazaleen zeharkaldian
2021/07/05 eta kitto!
Atzo, domeka, egin zen San Pedrotik Donostiarainoko Baleazaleen zeharkaldia eta zenbait eibartarrek hartu zuten parte 5,3km-ko ibilbidean.

Eibartarren artean lehenengoa Roke Etxeberria izan zen (01:14:04), bigarrengoa Gorka Areitioaurtena (01:17:00) eta hirugarrena Alex Sarasua (01:17:38). Horien atzetik Eibarko beste hainbait igerilari iritsi ziren helmugara, besteak beste: Ander Salaberria (01:24:51), Iñigo Unzeta (01:25:15), Iñigo Laskurain (01:26:10), Nerea Ciaran (01:28:21), Nekane Tejedor (01:28:209, Anartz Mitxelena eta  Igor Vega (01:31:55), Jon Illarramendi (01:42:45), Alexander Gutierrez (01:42:47) eta Iosu Lahidalga (01:53:31). ,

Bereziki aipatzekoa da ere, Iñigo Unzetak, Anartz Mitxelenak eta Igor Vegak, ez zutela neoprenorik erabili, bainujantzi hutsean igeri egin zuten. 400 partaidetatik, 36batek inguru bakarrik aukeratu zuten igeritan horrela egitea

Igerilariak Pasaiako portutik irten, Ulia mendiaren albotik pasatueta Zurriolako hondartzara iritsi ziren. Antolakuntzak segurtasun-hedapen eta-dispositibo bat izan zuen, parte-hartzaileei ibilbide osoan lagundu ziena.

Sailkapen orokorra ikusteko: HEMEN