Binakako Txapelketa Nagusiko norgehiagoka izango da Sanandresetako pilota jaialdian

Binakako Txapelketa Nagusiko norgehiagoka izango da Sanandresetako pilota jaialdian
2022/11/28 eta kitto!
Aspe enpresako Elezkano-Tolosa (Altunak jokatu behar zuen, baina min hartuta dagoenez, Elezkanok hartuko du bere tokia) eta Elordi-Zabaleta bikoteek neurtuko dituzte indarrak aipatutako txapelketa horretako lehenengo jardunaldiko norgehiagokan. Hori izango bada eguazteneko jaialdiaren partidu nagusia, aurretik Binakako Promozioko Txapelketari dagokion Zabala-Gaskue eta Exposito-Bikuña bikoteen artekoa ere ikusi ahal izango da, euren kasuan ere lehenengoko jardunaldiko partiduan. Astelenako San Andres eguneko azken partiduan ere lehen mailako pilotariak izango dira: Victor eta Oier Etxebarria alde batetik, eta Dario eta Arbizu bestetik.