Bolari Eguna ospatuko da zapatuan San Migelen

Bolari Eguna ospatuko da zapatuan San Migelen
2019/05/28 eta kitto!
Gipuzkoako 50. hiru txirlo txapelketa amaitu ondoren, zapatuan Bolari Eguna ospatuko da San Migelen (Elgoibar), eta Jesusmari Azpiazu ‘Txorti’, Joxe Mari Azpiazu ‘Santa’ eta Julian Loiola omenduko dituzte. 11:00etan Lehendakari Sariaren kanporaketak jokatuko dira 64 bolariren artean eta, ondoren, bazkaria egingo da San Pedro jatetxean. Bazkalostean omenduei oroigarriak emango eta Gipuzkoako txapelketan maila ezberdinetako txapeldunei sariak banatuko zaizkie, tartean Asola Berriko hainbat bolariri eta baita taldeari ere. Gainera, Ion Larreategi eibartarrak (Big Ion) musikaz girotuko du ekitaldia.