Daniel Felipe Martínezek zentimetro gutxiri esker irabazi du Itzulia 2022ko laugarren etapa

Daniel Felipe Martínezek zentimetro gutxiri esker irabazi du Itzulia 2022ko laugarren etapa
2022/04/07 eta kitto!
Zamudioko helmuga lerroan zentimetro gutxigatik gailendu zaio Daniel Felipe Martínez Julian Alaphilipperi. Sailkapen orokorreko aldeak mantendu egiten dira. Etapa esprintean jokatu da, Ulissi (26, UAD), Alaphilippe (41, QST) eta Daniel Felipe Martinez (63, IGD) artean. Azken horrek irabazi du etapa, zentimetro gutxi batzuengatik.
Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da eta Primoz Roglic da lider, 05” ateraz sailkapeneko bigarrenari, Remco Evenepoeli, alegia. Daniel Felipe Martínez hirugarren postura igo da, helmugako denbora sariari esker. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira: Banakakoa: Primoz Roglic (1, TJV), Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN), Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST), Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST), Taldekakoa: Ineos-Grenadiers, Euskaldunik onena: Pello Bilbao (11, TBV)