Demokraziako sei alkateek Ipuruan argazkia egin dute, Eibar foball taldeari animoak emateko

Demokraziako sei alkateek Ipuruan argazkia egin dute, Eibar foball taldeari animoak emateko
2021/05/12 08:48
eta kitto!
Atzo arratsaldean Ipuruan elkartu ziren demokrazia aroko Eibarko sei alkateak, Eibar foball taldeari euren babesa adierazteko. Mikel Larrañaga (1979-1983), Jesus Mari Agirre (1983-1987), Aurora Baskaran (1987-1993), Iñaki Arriola (1993-2008), Miguel de los Toyos (2008-2021) eta Jon Iraola (2021) talde argazkia egitera joan ziren zelaira, talde armagiñaren kamiseta jantzita. Eibar K.E.ari lehen mailari eusteko animoak eman nahi izan zizkioten horrela. Bihar Ipuruan Betisen aurka neurtuko dituzte indarrak eibartarrek, berebiziko garrantzia duen partidan.