Denboraldi amaiera bikaina Eibar Triatloi Taldekoentzat

Denboraldi amaiera bikaina Eibar Triatloi Taldekoentzat
2012/12/11 00:00
eta kitto!

Hamaika probez osatutako mendi-duatloi bigarren zirkuitoa amaituta, Roberto Gartzia duatleta eibartarra beteranoen mailan hirugarren sailkatu da 9 lasterketatan parte hartu eta gero. Eibar Triatloi Taldeko beste atleta batzuk ere zirkuito honetan lehiatu dira: Peio Osorok eta Oscar Castrillok 3 probatan parte hartu dute eta Juanjo eta Ibon Romerok, berriz, proba bana jokatu dute. 
Bestalde, Euskadiko Triatloi Federazioak urtero egiten duen sari-banaketa ekitaldian 5 eibartar izango dira saria jasotzen: duatloian, Txomin Osoro (1.a kadeteetan) eta Roberto Gartzia (A beteranoetan); triatloian, Andoni López (3.a juniorretan ), Ane Ziaran (2.a emakumeetan) eta Alejandro Altuna (1.a B beteranoetan). Eibar Triatloi Taldeak babesleei (Ciclos Turbina, Viajes Premier, Giauto, Bista Eder hortz klinika, Gráficas Ganboa eta Powerbar) eskainitako laguntza eskertu nahi die.