Denboraldi ona dihardute egiten emakumezkoen foball taldeek

Denboraldi ona dihardute egiten emakumezkoen foball taldeek
2022/12/01 eta kitto!
Eibar KE-ko emakumezkoen taldeei dagokienez, Federazioko 1. Mailan joaktzen duen lehen taldeak denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen aste ezin txarragoa bihurtu zen aurrekoan: Kopatik kanporatu bazuten eguaztenean, domeka goizean Lleidarekin galdu zuen Unben (0-1). Emaitza horrekin Cacereñok harrapatu du talde armagina sailkapenaren gorengoan eta puntu bakarrera daude Deportivo eta Osasuna. 1. Maila Nazionalean jokatzen duen bigarren taldea, bestalde, bosgarren da Logroñon bana berdindu eta gero. Eta Euskal Ligan jokatzen duen hirugarren taldeak, aurrekoan San Ignacio 2-0 garaitu ondoren, zazpigarren da sailkapenean. Denboraldi ona dihardute egiten estatu mailan jokatzen duten aipatutako hiru taldeek.