Domeka eguerdian Ohorezko Mailako Eibar Rugby - Sant Cugat jokatuko da Unben

Domeka eguerdian Ohorezko Mailako Eibar Rugby - Sant Cugat jokatuko da Unben
2022/10/20 eta kitto!
Zapatu goizean Eibar Rugbyko 14 urtetik beherakoen taldeak Gasteizen du hitzordua, bertan 11:00etatik aurrera jokatuko den Seven Txapelketaren barruan. Arratsaldean, bestalde, Euskal Ligako laugarren jardunaldiaren partidua izango dute zain Eibar Rugbyko gizonezkoen taldekoek Anoetako miniestadioan, 16:00etatik aurrera Atletico San Sebastianen aurkako partiduan.

Domekan, azkenik, maila handiko norgehiagoka ikusi ahal izango da Unben eguerdian, 13:00etan hasita, emakumezkoen Ohorezko Mailako lehia izango baita Eibar Rugby eta Sant Cugat-en artean. Partiduak garrantzi handia du bi taldeentzat orain arte punturik ez dutelako eskuratu jokatutako bi jardunaldietan.