Domekako mendi-igoerarekin hasiko du denboraldia Eibar Eskubaloi taldeak

Domekako mendi-igoerarekin hasiko du denboraldia Eibar Eskubaloi taldeak
2021/09/24 eta kitto!
Domeka goizean Eibar Eskubaloiko taldeek, entrenatzaile, bazkide eta zaleekin batera, Arraterainoko ibilbidea egingo dute azken urteotako ohiko ohiturari jarraituz. Hori bai, oraingoan (pandemia dela-eta) igoera tarteka egingo dute Azitaingo frontoitik, ordutegi honi jarraituta: eskubaloi eskolakoek 11:30ean irtengo dute, infantilek 11:45ean, kadeteek 12:00etan, jubenilek 12:15ean eta, azkenik, seniorrek, jarraitzaile eta bazkideekin batera, 12:30ean abiatuko dira.

Behin Arraten, 12:30ean lore-eskaintza egingo diote Amabirjinari eta, handik ordu erdira, 14:00etan, Arrateko zelaian talde-argazki erraldoia aterako dute. Aurtengoa urte berezia da Eibar Eskubaloia taldearentzat, kluba sortu zutela 10 urte betetzen direlako eta, horrez gain, JD Arrateren sorreraren urtemuga ere badelako.