Edu Sousa atezain eibartarrak areto-foballeko Eurokopako finala jokatuko du bihar

Edu Sousa atezain eibartarrak areto-foballeko Eurokopako finala jokatuko du bihar
2022/02/05 eta kitto!
Portugalgo selekzioak 3-2 irabazi zion atzo Espainiari areto-foballeko Eurokopako finalaurrekoetan eta bihar, 17:30ean, Errusiaren aurka jokatuko du finala. Horrela, Edu Sousa eibartarrak Munduko eta Europako txapelketa lortzeko aukera izango du hilabete gutxiko aldearekin.

Sousak COVID-19aren ondorioz etxetik jarraitu behar izan zuen Munduko Txapelketa (finala zuzenean bizi ahal izan zuen taldekideekin) eta Eurokopa hasi baino lehenago berriz eman zuen positibo. Ametsak alde egin behar zion berriz, baina txapelketa hastear zela negatibo eman eta Herbehereetara bidaiatu ahal izan zuen Portugalgo selekzioarekin.



 







View this post on Instagram


A post shared by Edu Sousa (@edusousa96)