Edu Sousak areto-foballeko Europako txapelketa irabazi du Portugalekin

Edu Sousak areto-foballeko Europako txapelketa irabazi du Portugalekin
2022/02/06 eta kitto!
Portugalgo selekzioak bigarren Eurokopa irabazi du jarraian eta, urrian Munduko Txapelketa irabazi ondoren, bolada bikainean jarraitzen duela berretsi du. Portugalen jaiotako Edu Sousa atezain eibartarra partiduko azken unean sartu da zelaira eta garaipen honekin bere palmaresa handitu du.

Portugalek Errusiaren aurka jokatu du finala eta, txapelketan zehar zenbaitetan gertatu zaion moduan, neurketari buelta eman behar izan dio garaipena lortzeko. Errusia 2-0 jarri da markagailuan aurretik, baina André Coelho jokalariaren golei esker buelta eman ahal izan dio emaitzari.