Eibar Eskubaloiko bigarren taldeak Euskal Kopa irabazi zuen Elgoibarren

Eibar Eskubaloiko bigarren taldeak Euskal Kopa irabazi zuen Elgoibarren
2022/03/04 eta kitto!
Josu Currasen mutilek oraingoan ez zuten Euskal Ligaren partidurik zain eta, horren ordez zabaldutako parentesian, Elgoibarren jokatutako Euskal Kopa irabaztea lortu zuten. Universidad de Deusto-Loyola izan zuten azken oztopo eta, markagailuak erakusten duen (30-31) bezalako lehia estuan, jakin izan zuten azken minutuetan norgehiagoka euren aldekoa bihurtzea.

1. Nazional Mailako talde nagusiak, bestalde, orain arteko bide beretik joan zen azken jardunaldian ere eta Egiari 33-28 nagusitu zitzaion Ipuruan. Donostiako aurkariek ez zuten amore eman nahi neurketa guztian, baina, atsedenaldira bi gol azpitik joan eta gero, azkenean bostekoarekin amaitu zen norgehiagoka. Guztira etxeko 12 jokalarik sartu zuten gol bat gutxienez, gol gehien gauzatu zituena Axier Gisasola izan bazen ere, seirekin. Jacar San Antonio talde nafarra bisitatuko dute eibartarrek hurrengo jardunaldian.