Eibar FT hilaren 14an itzuliko da berriz lehiara

Eibar FT hilaren 14an itzuliko da berriz lehiara
2020/06/01 07:30
eta kitto!
Liga bueltan da eta Eibar FT-k Real Madril bisitatuko du Santiago Bernabeun hilaren 14an, domekan, 19:30ean. Hiru egun beranduago, 17an, eguaztenean, Athletic hartuko du Ipuruan ordu berean. Mendilibarren mutilek lehia gogorrak izango dituzte Ligaren itzuleran eta da erraza izango jaitsiera postuetatik aldentzeko hain beharrezkoak dituzten puntuak lortzea.

Liga amaitzeko hamaika partiduren faltan, Eibar 16. postuan dago sailkapenean, jaitsiera postuetatik bi puntura. Uda beroa dute aurretik gorriurdinek.