Eibar FT-k Athletic hartuko du bihar goizean Unben

Eibar FT-k Athletic hartuko du bihar goizean Unben
2021/04/16 15:36
eta kitto!

Goizeko 11:00etan hasiko den norgehiagokan, Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak denboraldiko lau derbietan partidurik galdu gabe amaitu nahi du. Realari eta Athletic-i, biei nagusitu zaie Eibarko taldea Zubietan zein Lezaman eta, Unben Realarekin berdindu eta gero, biharko neurketa aurrera atera eta sailkapenean bilbotarrei aurrea hartu nahi die talde gorri-urdinak. Jaitsiera postuak bost puntura dituzte eibartarrek eta bederatzi jardunaldi geratzen dira denboraldia amaitzeko, euretako batzuk behe aldean dauden taldeen aurka jokatu beharrekoak, tartean Santa Teresa, Betis eta Logroño.


1. Mailan ere, baina gizonezkoen taldearen kasuan, gauzak zailago daude mailari eusteko borrokan. Asteburu honetan, domekako 16:15ean hasiko den partiduan, Jose Luis Mendilibarren taldeak Madrilgo Wanda Metropolitanon izango du erronka, Atletico de Madrid liderrari egingo dion bisita zailean.