Eibar FT-k irabazi du emakumezkoen Erregionaleko Ohorezko Mailako txapela

Eibar FT-k irabazi du emakumezkoen Erregionaleko Ohorezko Mailako txapela
2021/06/15 eta kitto!
Eibar FT-ko lehen taldeak datorren denboraldian Iberdrola Ligan jararitzeko txartela eskuratu badu, bere atzetik dituen taldeek ere denboraldi bikaina dihardute egiten. Horrela, Erregionaleko Ohorezko Mailako ordezkariak liga irabazi du, finalean Añorgari 1-3 irabazi ondoren, Gora, Ainara eta Gurruren golei esker.

Denboraldi guztia eraman du Eibarko taldeak sailkapenaren gorenean eta azken fasean ere jakin izan du aurretik erakutsitakoa berresten. Euskal Ligako ordezkariak, bestalde, ez zuen ibilbide makala egin eta, azkenean, bigarren postuan amaitu zuen. Zorionak guztiei!