Eibar FT-k Malagatik bidalitako sarrerak jarri ditu salgai 25 eurotan

Eibar FT-k Malagatik bidalitako sarrerak jarri ditu salgai 25 eurotan
2022/04/20 eta kitto!
Datorren zapatuan Malagako La Rosaledan arratsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko den partidurako 200 sarrera bidali dizkio Andaluziako taldeak Eibar FT-ri eta honek salgai jarri ditu dagoeneko. Sarrera horiek Orsaixan Ipuruako dendan daude salgai eta bertan jaso ahal izango dira biharko 13:30ak arte. Bisitarientzako sarrera horiek goiko bihurguneko sektoreko Iparraldeko 2 zonaldekoak (537 blokea) dira eta 15 zenbakiko atetik hel daiteke bertara. Partidua hasi baino ordu eta erdi aurretik zabalduko dira ate guztiak.