Eibar FT-k Vilarreal hartuko du gaur Ipuruan, domekan Leganesen jokatuko du

Eibar FT-k Vilarreal hartuko du gaur Ipuruan, domekan Leganesen jokatuko du
2019/10/31 09:36
eta kitto!
19:00etan hasiko da Ipuruan jokatuko den Eibar-Vilarreal partidua, 1. Mailako ligari dagokion 11. jardunaldikoa. Mendilibarrek jokalari guztiak ditu prest jokatzeko, min hartuta zeudenek atzean laga dituztelako euren lesioak. Partidua ez da erraza izango, Castellokoen bikoiztu egiten baitituzte eibartarrek dituzten bederatzi puntuak; horrez gain, atearen aurrean bikain dabiltza eta 24 gol lortu dituzte dagoeneko, aurrelari arriskutsuak dituzten seinale. Ruben Peña Eibarko jokalari-ohiak jokatuko duen edo ez zalantzan dago, min hartuta egon delako.
Bestalde, domeka arratsaldean Butarque estadioan jokatuko den Leganes-Eibar partidua 18:30ean hasiko da. Neurketak interes handia du, madrildarrak baitira 1. Mailako sailkapena ixten dutenak atzo Real Madrilekin 5-0 galdu eta gero. Talde bientzat oso baliagarria izango da jaitsiera postutik irtetzeko borrokan.