Eibar FT-ko beteranoek iaz irabazitako txapela berretsi zuten Donosti Cup-ean

Eibar FT-ko beteranoek iaz irabazitako txapela berretsi zuten Donosti Cup-ean
2021/07/05 eta kitto!

Azken edizioan irabazitako txapela berretsi zuen oraingoan Eibar FT-ko emakumezkoen talde beteranoak, aurtengo Donosti Masters Cup by Santander torneoko lehenengo txapela irabazita. Eibarko taldeak ez zuen lan erraza izan finalean eta Oiartzuni penaltien txandan irabazi zion partidua golik gabe, husna, amaitu eta gero.


Txapelketa horretan 30 urtetik gorako foballariek harzten dute parte eta eibartarren taldeak, nahiko berria bada ere (orain dela bi urte sortua), badaki aurretik zer den txapela janztea.