Eibar FT-ko kadeteak biharko Ermuko II. Emakumezkoen Foball Torneoan

Eibar FT-ko kadeteak biharko Ermuko II. Emakumezkoen Foball Torneoan
2019/09/06 eta kitto!
Iaz lehenengo edizioko finalean Tolosari irabazi eta gero, Eibar FT-k parte hartuko du bihar, zapatua, jokatuko den Ermuko II. Emakumezkoen Foball Torneoan. Betiondo eta Teodoro Zuazua zelaietan jokatuko den txapelketan, Eibarko kadeteekin batera, Bilboko Athletic, Getxoko Bizkerre, Errenteriako Touring, Tolosa, Gasteizko Lakua eta Aurrera Vitoria eta Santanderreko Racing.eko ordezkariak izango dira, guztira zortzi talde. Eibartarrak nagusi izan ziren euren ligan azken denboraldian eta iaz lortutako txapela berresteko gogoz joango dira Ermua CD-k antolatzen duen torneora.

DSC_5764

DSC_5217