Eibar FTk Santa Teresari egingo dio bisita Badajozen

Eibar FTk Santa Teresari egingo dio bisita Badajozen
2021/04/23 eta kitto!
Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar FTko emakumezkoen lehen taldeak puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan domeka eguerdian, 12:00etan hasita, Badajozeko El Vivero zelaian jokatuko den neurketan. Santa Teresa sailkapeneko azkenaurrekoa izango du aurka eta, batez ere azken postuetatik irten edo ihes egiteko borrokan, aurkari zuzena da Extremadurako taldea, gaur egun eibartarrak baino zazpi puntu gutxiagorekin.

Unben jokatutako norgehigokan eibartarrek 2-0 irabazi zuten eta ez litzateke txarto egongo beste garaipen bat eskuratzea jaitsiera postuak une honetan lau puntura dituztenean Dorronsororen neskek.