Eibar Igerixan taldeko ordezkariak nabarmendu ziren Alebin Ligako Azkoitiko jardunaldian

Eibar Igerixan taldeko ordezkariak nabarmendu ziren Alebin Ligako Azkoitiko jardunaldian
2023/05/10 12:36
eta kitto!
Aurreko zapatuan Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatutako Alebin Ligako zazpigarren jardunaldian Eibar Igerixan taldeko bost ordezkari izan ziren eta euretako batek, Julen Prietok, 100 estiloko proba irabazi zuen. Ane Larrañagak eta Jon Guineak, bestalde, bosgarren egin zuten 100 estiloko eta 400 estiloko probetan. Eurekin izan ziren baita Xabier eta Enrique Lili ere.

Eta Frantzian, asteburuan jokatutako Tarbeseko Sarian, Eibar Igerixaneko Paula Calvok Gipuzkoako Igeriketa Federazioa ordezkatu zuen. Eta zelan ordezkatu gainera, bizkar modalitateko 100 eta 200 metrokoak eta libre erako 100 eta 400eko probak bereganatu baitzituen. Horrez gain, 4. postuan sailkatu zen 200 estiloetan, eta erreleboetan lehenengoa eta bigarrena izan zen Gipuzkoarekin 4x100 libre eta 4x100 estilo probetan, hurrenez hurren.