Eibar Igerixaneko Luken Maiora 16. Gipuzkoako txapelketan

Eibar Igerixaneko Luken Maiora 16. Gipuzkoako txapelketan
2023/05/25 eta kitto!
Aurreko domekan Bergarako Agorrosin kiroldegian jokatutako eskola mailako Igerilari Osoa modalitateko Gipuzkoako Txapelketan, 2012an jaiotako Luken Maiora izan zen  Eibar Igerixan klubeko ordezkari bakarra. Igerilaro Osoa lehiaketa horretan igerilari bakoitzak modalitate guztiei egiten diete aurre: tximeleta, bizkarra, braza eta librea. Eguneko sailkapen nagusian eibartarra 16. postuan sailkatu zen.