Eibar Igerixaneko ordezkariek zazpi domina eskuratu zituzten Ipuruan jokatutako 33. Gabon Kopan

Eibar Igerixaneko ordezkariek zazpi domina eskuratu zituzten Ipuruan jokatutako 33. Gabon Kopan
2022/12/13 12:02 eta kitto!
Zapatu arratsalde horretan jokatutako Gabon Koparen edizio berrian gure herriko klubak benjamin mailako 11 mutil eta zortzi neska aurkeztu zituen, alebin mailako beste zortzikoatearekin batera (lau neska eta beste hainbeste mutil). Eskuratutako dominen atalean, Malen Murillok eta Maite Salazarrek urrezkoak irabazi zituzten 50eko bularreko proban, Libe Arizagak eta Maialen Guineak zilarrezkoa modalitate berean, eta Kenai Beitiak eta Luken Maiorak brontzeaz jabetu ziren 50 bularrekoan eta 50 librean, hurrenez hurren. Benjaminen seikoteak lortutako dominekin batera, alebinetan Jon Guineak zilarrezkoa irabazi zuen 50 tximeletan.