Eibar KE-k 0-1 irabazi zion Athletic-eko bigarren taldeari Lezaman

Eibar KE-k 0-1 irabazi zion Athletic-eko bigarren taldeari Lezaman
2022/07/21 eta kitto!
Gaizka Garitanoren taldeak ez ditu golik jaso orain arte jokatutako aurredenboraldiko bi partiduetan. Horrez gain, taldea gauza izan da bietan gola sartzeko eta neurketak bereganatzeko. Calahorran irabazitako lehenengoan Javi Muñozek eta Corpasek lortu zituzten eibartarren golak eta atzo jokatutakoan filialetik datorren Angel Troncho izan zen goleatzailea, berak sortutako jokaldi bikainari amaiera emanez. Partiduan nagusi izan ziren eibartarrak.