Eibar KE-k atzo eta gaur atseden hartu hurrengo partiduari begira

Eibar KE-k atzo eta gaur atseden hartu hurrengo partiduari begira
2023/03/14 eta kitto!
Bi atseden egun dituzte Liga SmartBank-eko lider den Eibar KE-ko jokalariek bihar Anduvako partidaren prestaketa hasi aurretik. Gizonezkoen lehen taldearen lan-plana, bihartik hasita, honakoa izango da: bihar, eguaztena, Atxabalpen entrenatuko dute, 11:00etan hasita; eguenean ordu erdi geroago hasiko dira, 11:30ean, toki berean; barixakuan berriro 11:00etan hasiko dute lan-saioa, hori ere Atxabalpen; zapatuan tokiz aldatuko dute, Ipuruako anexora pasatuta, 11:30ean hasiko den saioarekin; eta domekan arratsaldez egingo dute lan-saioa, Atxabalpen berriro eta 17:00etan hasita.