Eibar KE-k eta Las Palmasek garrantzi handiko partidua jokatuko dute astelehenean Ipuruan

Eibar KE-k eta Las Palmasek garrantzi handiko partidua jokatuko dute astelehenean Ipuruan
2023/05/05 eta kitto!
SmartBank Ligako liderrak Las Palmas hartuko du Ipuruan astelehenean, 21:00etan hasiko den norgehiagokan, liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan asteburu honetakoari amaiera emango dion partiduan. Ez bata ez bestea ez dabiltza oso zuzen azken aldian eta, Eibarrek sei partidutik bakarra irabazi badu, kanariarren kasuan izandako emaitzak oraindik kaskarragoak dira, bederatzitik bakarra irabazi dutelako. Gaur bertan mailaz igotzeko borrokarako beste lehia interesgarria izango da, Mendizorrotzan Alavesek eta Granadak neurtuko baitituzte indarrak.

Gaizka Garitanoren mutilek entrenamendu saioa dute gaur goizean Ipuruan bertan, 11:00etatik aurrera. Bihar, bestalde, ordu berean hasita Atxabalpen burutuko dute saioa. Eta partiduaren aurreko azken entrenamendua domekakoa izango da, Atxabalpen egin beharrekoa, arratsaldeko 18:15etik aurrera.