Eibar KE-k Granadillaren bigarren taldea hartuko du zapatu goizean Unben

Eibar KE-k Granadillaren bigarren taldea hartuko du zapatu goizean Unben
2023/02/28 eta kitto!
Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldea 1. Federazio Mailako liga txapelketara itzuliko da asteburu honetan, azken bietan atsedena izan eta gero. Behin geldialdia atzean lagata, Eibarko taldea liga amaitzeko falta diren hamar jardunaldiko fasean sartuko da, igoera borrokan jarraitu eta liga amaieran helburua lortzeko asmoz. Tenerifeko Granadillaren aurkako partidua zapatuan, 11:30etik aurrera, jokatuko da Unben. Aurretik, dena dela, gaur entrenamendua izango dute Ipuruako anexoan (11:15ean hasita), bihar Unben jardungo dute 11:30etik aurrera eta, eguenean jai-eguna hartuta, partiduaren aurreko azken saioa Ipuruako anexoan izango dute barixakuan, goizeko 10:30ean abiatuta.