Eibar KE-k husna berdindu zuen Espanyol -ekin Unben

Eibar KE-k husna berdindu zuen Espanyol -ekin Unben
2023/03/20 10:33
eta kitto!
Zapatu eguerdian jokatutako 23. jardunaldiko partiduan Yeray Martinek gidatzen duen taldeak eta kataluniarrenak ez ziren gauza izan gola sartzeko. Lehenengo zatian armaginak gehiago saiatu badira ere, bigarrenean aukerak talde bien artean banatu dira. Emaitza horrekin eibartarrek aukera bikaina galdu dute igoeraren borrokarako aurkariengatik ihes egiteko, Cacereñok bina berdindu duelako etxean azken sailkatuarekin eta Deportivok 0-3 galdu zuelako Barcelona B liderrarekin, horrek ere etxean. Atzetik indartsu dator Osasuna eta, berarekin berdinduta zegoen Granadari 2-0 irabazita, aurrea hartu dio Eibarri. Bartzelona B, igo ezin duen taldea, da gaur egungo liderra, eta igotzeko postuaren bila jarraitzen diote Deportivok eta Osasunak, 41 punturekin, eta Cacereñok eta Eibarrek, 40rekin. 38 ditu Granadak eta 37 Logroñok eta AEM-k.

Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan, datorren asteburuan Eibarrek Juan Grande azken sailkatuari egingo dio bisita. Aukera polita izan daiteke hiru puntuak bereganatu eta aurrera egiteko.