Eibar KE-k Imanol Garcia de Albeniz gehitu du taldera

Eibar KE-k Imanol Garcia de Albeniz gehitu du taldera
2022/07/14 eta kitto!
Joan den denboraldian Mirandesen jokatu zuen Imanol Garcia de Albeniz gehitu du taldera Eibar KE-k 22/23 denboraldirako. Imanol atzelaria da eta ezker hegalean jokatzen du, eta Athletic Club-etik dator denboraldi baterako utzita.

Eibarrek, horrela, ezker hegaleko atzelari bi fitxatu ditu dagoeneko, Rios Reina eta Imanol bera, eta Toñok taldea laga ondoren, hiru jokalari ditu postu berean, Glauderrek momentuz taldean jarraitzen duelako.

Gaizka Garitanoren mutilek goizez entrenatuko dute gaur eta, 10:00etan gimnasioan lan egin ondoren, 10:30ean Atxabalpen egingo dute lan-saioa.