Eibar KE-k kamiseta berria aurkeztu du

Eibar KE-k kamiseta berria aurkeztu du
2022/07/11 eta kitto!
Joan den astean hasi zuen aurredenboraldia Eibar KE-k eta gaur 22/23 denboraldiko kamiseta aurkeztu du. Gorriurdinek Joma markarekin jarraitzen dute aurten ere eta marra lodiak marra finekin uztartzen dituen kamisetarekin jokatuko dute.

 

 





 



Momentuz Rios Reina izan da Eibarren fitxaketa bakarra, baina Cesar Palacios zuzendari teknikoa buru-belarri dabil lanean eta, gaur goizean zenbait hedabidek jakitera eman dutenez, Matheus Pereira FC Barcelona B taldeko jokalari brasildarra izango da eibartarren hurrengo fitxaketa. Pereira erdilaria da eta joan den denboraldian bost gol sartu zituen 36 partidutan.

 

Jokalari berriak emakumezkoetan

Emakumezkoen taldeak, ostera, hainbat fitxaketa egin ditu dagoeneko eta azken orduetan beste jokalari batzuk gehitu ditu taldera. Izan ere, Coruñako Deportivo taldetik Andrea Sierra fitxatu dute eta, gaur goizean jakinarazi dutenez, Marta Lopez de Guereñuk eta Irati Martinek lehen taldearekin jokatuko dute datorren denboraldian.