Eibar KE-k Las Rozasen aurka jokatuko du Kopako lehen kanporaketa

Eibar KE-k Las Rozasen aurka jokatuko du Kopako lehen kanporaketa
2022/10/24 eta kitto!
Gaur eguerdian egin dute Espainiako Foball Federazioaren egoitzan Kopako lehen kanporaketaren zozketa eta Eibar KE-ri Las Rozasen aurka jokatzea egokitu zaio. Partidu bakarrera jokatuko den kanporaketa izango da eta azaroaren 12an, 13an edo 14an jokatuko da Las Rozasen.

Eibarrek badaki Las Rozasen Kopa jokatzea zer den, 2021an talde beraren aurka jokatu baitzuen. Orduan, 3-4 gailendu ziren eibartarrak, markagailuan 0-3 joan ondoren.