Eibar KE-k lau partiduko pack bat atera du 60 eurotan otsail eta martxoko partiduetarako

Eibar KE-k lau partiduko pack bat atera du 60 eurotan otsail eta martxoko partiduetarako
2023/02/07 eta kitto!
Eibarrek 4 partiduko pack bat atera du, otsailean eta martxoan Ipuruan jokatuko diren ligako partiduetarako 60 euroko prezioarekin. Promozio horretan parte hartzen dutenek abonatuen prezioan lortuko dituzte sarrerak eta lehentasuna izango dute abonatu gisa alta emateko. Promozio horretako partiduak Eibarrek Cartagena, Villarreal B, Burgos eta Andorraren aurka jokatuko dituenak dira. Pack hori eskuratzen dutenek txartel bat jasoko dute, partidu horietara sartzeko. Sarrerak Mendebaldeko Tribunari dagozkio.