Eibar KE-k Teneriferen aurka jokatuko du Kopako hurrengo kanporaketa

Eibar KE-k Teneriferen aurka jokatuko du Kopako hurrengo kanporaketa
2021/12/03 eta kitto!
Eibarrek 1-2 irabazi zion atzo Gernikari Kopako lehen kanporaketan, Quique Gonzalez eta Blanco Leschuken golei esker. Armaginen partidua ez zen distiratsua izan, baina helburua bete zuten hurrengo kanporaketarako sailkapena lortu.

Gaur goizean egin da kanporaketa berriaren zozketa eta Eibarri Tenerife egokitu zaio arerio gisa. Neurketa Kanariar Uharteetan jokatuko da, hilaren 14an, 15ean edo 16an.