Eibar KE-ren hauteskundeak egingo dira gaur

Eibar KE-ren hauteskundeak egingo dira gaur
2017/06/01 eta kitto!

Eibar KE-k Administrari Kontseilua aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu gaur historian lehen aldiz Astelena frontoian 19:00etatik aurrera. Amaia Gorostiza (‘Jarraitu Dezagun’), German Albistegi (‘Hiria Primeran’) eta John Sager hautagaiak buru diren taldeen artean Administrazio Kontseiluko 13 kideak aukeratu beharko dituzte klubeko akziodunek.


Gertatzen den guztia jarraitzeko, SD Eibarrek streaming bitartez emitituko du hauteskunde prozesua bere webgunean.